XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Epaileak baina, erabaki hori hartu aurretik, aditu egingo ditu ezaguera nahikoa duten umeak eta, beti ere, hamabi urtetik gorakoak.

Ez dugu uste, ezta ere, aitari bere alabaren konpainia ukatzeko neurri garrantzitsu hau hartzeko Epaitegiaren gogoan egongo zenik alaba erakunde edo pentsio-etxe batean sartua izan zitekeelako kontrako baieztapen soila.

Emazteak Epailearen aurrean aurkeztu zenean adierazitako susmo bat da, gero inolako frogatan oinarritu gabeko suposizio bat.

Eta gainera (neskatoa bere aitaren esku jarriz, inpugnatutako autoa zuzenduko ez litzatekeeneko supostu ez-probablerako), esan beharra dago Epaitegiak bisiten erregimena esku estuegiarekin ezarri duela, nola bisita-egunen kopuruari hala hauen iraupenari dagokienez; eta ez da hartu ezta ere kontuan praktika judizialik jeneralizatuena puntu honi dagokionez.

2. Bigarren, Kode Zibileko 103. art.ak, 2. neurriak, Judiziamendu zibilaren legeko 1887. art.ari buruz esaten duenean Epaileak erabakiko duela ezkontideetako zeinek jarraituko duen bizileku familiar edo komuna erabiltzen, esan nahi du horietako bat izango dela etxebizitza horren jabea edo behintzat errenteroa.

Errealitatean, jadanik alderdi honek behin-behineko neurriak eskatuz zuzendutako idazkian esaten zen bezala, matrimonioa ...kaleko ....zk. finkako ...pisuan bizi zenean, aldi baterako bakarrik bizi zen, zeren eta inmueble hori ... izeneko sozietate inmobiliarioarena baita; aipatu pisua, eta berdin inmuebleko gainerakoak, apartamentu independente bezala saltzera destinatuak daude.

Zentzu honetan ezer ez du esan nahi nire ordezkatua pisu hartarako eskubidearekin kontsideratu behar delako alegazioak, aipatu erakundearen bazkide maioritarioa delako zirkunstantzia ebentualagatik.

Kontrarioa ez da ohartu sozietate baten ondarearen, hau da, bizitza independentez zuzkitua dagoen pertsona juridikoaren, eta pertsona fisiko bat momentu jakin batean sozietate horren beraren akzio gehienen titular izatearen artean dagoen diferentziaz.

Ez da horregatik erabaki behar sozietate baten aktiboa osatzen duten ondasunak pertsona fisiko haren eskumenean sartu direnik, eta ezta ere honek haien gaineko eskubidea hartu duenik, batez ere kasu honetan gertatzen den bezala frogatu gabe dagoenean etxebizitza hari buruzko akordio sozialik dagoenik.

Ondoriotu behar da, beraz, ezkontegoitza, legearen ondorio guztietarako, ez dela emazteari erabiltzeko orain oker esleitu zaion etxebizitza, baizik eta hiri honetako ... kaleko ...zk.ko etxeko ...pisukoa.